Ongi
etorria ACENDIO web gunera
Erizaintzaren
Diagnosi, Jarduera eta Emaitzetarako Europako Elkartea
ACENDIO
(Erizaintzaren Diagnosi, Jarduera eta Emaitzetarako Europako Elkartea)
1995ean sortu zen erakundea da, erizaintzaren hiztegi profesionalaren
garapena bultzatzeko asmoz. Elkarte horrek sare bat sortu nahi du Europan
zehar, erizaintzaren lana deskribatzen duen hizkuntza komuna garatu
nahi duten erizainei zuzenduta.
Europako erizain guztiek beren lanari buruzko informazioa elkarri trukatu
eta erkatzea beharrezkoa dute, zaintzak ikertu eta hobetzeko, dituzten
baliabideak ongi kudeatzeko eta, politikako maila guztietan - herri,
nazional eta Europakoetan-, erizaintza aintzakotzat hartzen dutela ziurtatzeko.
Helburu hori lortu ahal izateko beharrezkoa dute azaltzea gaixo eta
bezeroekin, zer egiten duten, zergatik eta zein emaitza izaten duten,
beren hizkuntza propioa erabiliz. Horretaz gainera, erizainek duten
azaltzeko era beste lankideekin konpartitu eta erkatzea beharrezkoa
dute, terminologia estandarra eta berbera erabiliz, konparatzen dutena
gauza bera dela baieztatzeko. Erizaintzaren hizkuntza profesionalak
banakako zaintzen aukera handia hartu behar du. Hizkuntza hori garatzeak
ez du esan nahi zaintzak estandarizatzea, baizik eta erizaintza zer
den azaltzeko era estandarizatzea. Europako zenbait herritan, erizainak
hizkuntza profesional berbera erabiltzeko beharrari erantzuna ematen
dion terminologia garatzen ari dira. Beste batzuek, berriz, hainbat
herrik edo diziplinak garatu dituzten sailkapenak eta terminologiak
egokitu edo itzuli dituzte, baina, garapen horiei dagokienez, ez dago
koordinazio globalarik herri ezberdinen artean.
Nazioarteko
sailkapenek badute potentzial bat erizaintzarako: Herri batzuetako zenbait
erizain ICIDH erabiltzen ari dira. Erizaintzaren Nazioarteko Kontseilua
(ENK) EPNSa
(Erizaintzaren Praktikarako Nazioarteko Sailkapena) hasi da garatzen.
ACENDIOk
prozesu hori laguntzen du, hurrengoak burutuz:·
- Hitzaldiak,
argitalpenak eta aurkezpenak, esparru honetako lana eta ulermena areagotzeko.
- Erizainentzako
lan sare bat, Europako herri ezberdinetan, herri bakoitzean dagoen
garapenari buruzko ezagutza elkarri truka diezaioten.
- Horrelako
baliabideak: erreferentzia zerrendak eta erizainen hiztegi profesionala
garatu eta ebaluatzeko metodologia.
- Metodologia
eta sailkapenetarako nazioarteko estandarren interpretazioa.